Rambo (2008ko filma)
Rambo 2008ko Sylvester Stallone estatbatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko gerra film bat da. Sylvester Stallone, Julie Benz, Paul Schulze, Matthew Marsden, Graham McTavish, Rey Gallegos, Tim Kang, Jake La Botz, Maung Maung Khin eta Ken Howard aktoreek antzeztu zuten.
Rambo saga ospetsuko filma da, aurreko First Blood (1982), Rambo: First Blood Part II (1984) eta Rambo III (1988) filmeen jarraipena. Hiru film horietan Sam Trautman kolonela antzeztu zuen Richard Crenna aktorea bost urte aurretik hil zenez, film hau berari eskeinia dago.
ArgumentuaAldatu
John Rambo (Sylvester Stallone) txapel orlegi ohiak Thailandiako iparraldeko oihanean bizimodu bakarti eta lasaia darama, arrantza eginez eta kobrak ehizatuz, ondoren hauek saltzeko asmoz. Misiolari katoliko talde batek beren gida izan eta Birmanian tortura eta erailketak ohikoak bihurtu dituen birmaniar armadaren setiopean dauden errefuxiatuei elikagaiak eta botikak eraman asmoz taldekideak ezkutuan sartzeko eskatzen diotenean dena aldatuko da. Hasiera batean ezezkoa eman arren, azkenean Rambok gogo txarrez misiolari taldearekin bidai arriskutsuari ekingo dio.
AktoreakAldatu
- Sylvester Stallone: John Rambo
- Julie Benz: Sarah Miller
- Paul Schulze: Michael Burnett
- Matthew Marsden: School Boy
- Graham McTavish: Lewis
- Reynaldo Gallegos: Diaz
- Tim Kang: En-Joo
- Jake La Botz: Reese
- Ken Howard: Aita Marsh
- Maung Maung Khin:Tint
- Supakorn Kitsuwon: Myint
- Richard Crenna: Trautman kolonela (Flashbackak, jada zendua zegoen)
Kanpo estekakAldatu
- Rambo filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)