Ramaria cettoi Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Ramaria cettoi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria cettoi
[[|]]

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 11 eta 15 cm bitarteko garaierakoa eta 6 eta 8 cm bitarteko zabalerakoa. Enborretik adar lodi batzuk ateratzen dira, eta adarkatze horiek beste adarkatze meheago batzuetan adarkatzen dira. Gaztetan, laranja-arrosa-izokin kolorekoa, goiko adarrak kolore horixkakoak dira, eta, ondoren, arre-purpura koloreko tonutik erreflexu moreak dituen arrera doan tonua hartzen du.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, oso forma aldakorrekoa, oinarria biribildu samarra izaten du, kolore zurixkakoa okrez zikindua.

Haragia: Zurixka, pixka bat jaspeztatua eta kolorez aldatzen ez dena, hauskorra, trinkoa gaztetan, laster biguna, Hypholoma capnoides gogorarazten duen usain arina. Zaporea, pixka bat latza.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua

aldatu

Ramaria fennica delakoarekin nahas daiteke, hau koniferoen basoetan ateratzen da, Picea-en azpian, lurrean edo orratzetan.

Oharra: Bruno Cettoren arabera, Edwin Schild-ek aztertu eta sortutako espezie berria da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, baso mistoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Europa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 567 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu