REMAR, ofizialki, sustrai erlijiosoa duen nazioarteko garapenerako GKE bat da. Taldearen izena akronimoa da, gaztelaniazko REhabilitación de MARginados azalpena duena («Baztertuen Birgaitzea»). Erlijioaren ikuspuntutik ebanjelistatzat azaltzen dute beren burua; haien oinarri nagusia Biblia da, eta liburu hori hitzez hitz jartzen dute praktikan. Taldea 1982an Gasteizen Juan Miguel Díez Álvarezek sortu zuen, eta izaera legala Madrilen, 1990an hartu zuen. Gaur egun 70 herrialdetan daude zabalduta,[1] benetako holding ekonomikoa izanik. Ikerlari eta erasandako askoren iritziz sekta bat da.[2]

Ideologia aldatu

Eskuin muturreko elkartea da, oso atzerakoia. Biblia hitzez hitz jarraituz sexuen arteko banaketa erabatekoa da; ezin dira nahasi, ez eta autobusetan ere. Seme-alabei zigor fisikoa ezartzea onartuta dute. Emakumea gizonaren azpian dago, etxeko funtzioak betetzen. Haien ustez gizartea degradatzen ari da batez ere sexuaren eta drogen eraginez. Sektakideak ez direnak Satani lotutzat jotzen dituzte.[3]

Egitura aldatu

Taldearen datuen arabera, azken urte hauetan Espainian 400.000 pertsonari lagundu diete. Bereziki jorratzen dituzten arloak hauexek dira: drogamenpekotasunak, adineko pertsonak, kaleko umeak, espetxeak... Bidezko merkataritza sartzeko ere ahaleginak ari dira egiten. Mundu osoan, haien 2011ko txostenaren arabera, hirurogeita hamar estatutan daude zabalduta, eta bi milioi lagun artatzen omen dituzte.

Haien diru iturriak ugariak dira:

  • oinordetzak eta emaitzak
  • instituzioen diru-laguntzak
  • bigarren eskuko denda
  • altzarien, liburuen, arroparen bilketa
  • mota guztietako lanak: igeltseroak, iturginak, garbitzaileak
  • garraio enpresak
  • liburu denda erlijiosoak. Sare bat da: "LIbrería Los Olivos".
  • moldiztegiak
  • okindegiak
  • hedabideen alorrean telebista bat, Solidaria TV, eta irrati bat RKM radio
  • eliz propio bat: Iglesia Cuerpo de Cristo (Kristoren Gorputzaren Eliza).

REMARren oinarria bertan jasotako pertsonak dira. Haiekin erabiltzen den tratamendua "erlijiosoa" da, hau da, Jesusek dena sendatzen du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu