R.U.R. Karel Čapek txekiar idazlearen zientzia-fikzio antzezlan bat da. R.U.R. Rossumovi Univerzální Roboti (Rossumen Robot Unibertsalak) esaldiaren laburdura da. Euskaraz Erroboten Lantegia izenarekin itzuli zuen Xabier Monasteriok[1]. 1920ean idatzi zuen baina 1921eko urtarrilaren 25ean estreinatu zen. Zientzia fikzioan zein beste hizkuntzatan robot hitza sartu zuen, txekieraz "lan esklabo, joputza" moduko zerbait esan nahi duena.

R.U.R.
Jatorria
Egilea(k)Karel Čapek
Sorrera-urtea1920
Argitaratze-data1920
Estreinaldi-data1921eko urtarrilaren 25a
IzenburuaR.U.R.
Jatorrizko herrialdeaTxekoslovakia
Ekoizpen lekuaPraga
Ezaugarriak
Genero artistikoascience fiction play (en) Itzuli, AI takeover (en) Itzuli eta utopian drama (en) Itzuli
Hizkuntzatxekiera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiarobota
Euskaraz
IzenburuaErroboten Lantegia
ItzultzaileaXabier Monasterio
ArgitaletxeaMensajero
Argitaratze-data1991
ISBN9788427117112

IBDB: 7335 Edit the value on Wikidata

R.U.R. oso azkar bilakatu zen influentea bere argitalpenaren ostean. 1932an jada hogeita hamar hizkuntzatan argitaratu zen. Antzezlana pertsona artifizialak (roboti) egiten dituen fabrika batean hasten da, materia organiko sintetikoa erabilita. Izaki bizidunak dira, haragi eta odol artifizialarekin eginda, makinaria izan beharrean. Askok pentsatzen dute gizakiak direla eta euren kabuz pentsatzeko gai direla. Hasiera batean ematen du gizakientzat lan egiteak pozten diela, baina roboten matxinada bat gertatzen da eta gizakien desagerpena dakar. Čapekek beranduago beste gerturapen bat egin zion gaiari Valka s mloky liburuan (Arrabioen gerra, 1936), non ez-gizakiak gizakien zerbitzari klasean bilakatzen diren.

Erreferentzia aldatu

  1. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).

Kanpo estekak aldatu