Qubako meskita
Qubako meskita (Quba'Masjid edo Masjid al-Quba, arabieraz: مسجد قباء), Saudi Arabiako Medina islamiar herri santuaren kanpoaldean dagoena, eraiki zen lehen meskita islamiarra da. Meskita honen lehen harriak, Mahomak jarri zituen, Mekatik Medinara joan zenean, Hejira ospetsuan, eta, ondoren, bere lagunek amaitu zuten. Mahomak, 20 gau baino gehiago igaro zituen meskita honetan (emigrazioaren ondoren), qasr delakoa otoitz egiten (otoitz labur bat), bere suhia zen Aliren zain zegoen bitartean, honen etxea, meskitaren atzekaldean zegoelarik.
Qubako meskita | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Saudi Arabia |
Province of Saudi Arabia | Medina Province |
Hiria | Medina |
Koordenatuak | 24°26′21″N 39°37′02″E / 24.439166666667°N 39.617222222222°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 622 |
Erlijioa | islama |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Abdel-Wahed El-Wakil (en) |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Islamiar tradizioaren arabera, Qubako meskitan nafl otoitzetako (borondatezkoak) 2 Raka'ahs eskaintzea, Umrah bat egitea bezalakoa da.
Arkitektura
aldatuAbdel-Wahed El-Wakil mandataria izan zenean, XX. mendean, zaharra ordezkatzeko meskita handiago batean pentsatzeko, bere diseinuetan egitura zaharra sartzen saiatu zen. Baina meskita zaharra behera bota eta berri bategatik ordezkatu zen.
Berria, bigarren plataforma batean altxatutako laukiluze formako otoitz gela batez osatuta dago. Otoitz gela, etxebizitza gune, bulego, ikuzketa instalakuntza, denda eta liburutegi batekin lotuta dago.
Sei sarrera gehigarri daude iparraldeko, ekialdeko eta mendebaldeko fatxadetan banatuak. Lau minaretek adierazten dituzte otoitz gelako lau izkinak. Hauek, oinarri karratuetan eutsiak daude, gainaldera iristean biribil bihurtzen diren ardatz oktogonalak dituzte.
Otoitz gela
aldatuOtoitz gela, erdialdeko patio baten inguruan dago, zutabe multzoek eusten dituzten sei ganga handik bereizia. Arkupe batek, bi badiako sakonera duena, patioa inguratzen du ekialdetik eta mendebaldetik, badia bateko sakonera duen beste batek, iparraldetik inguratzen duelarik, eta emakumeen otoitz-gunetik banatzen du.
Emakumeen otoitz-gunea, holtz batek inguratzen duena, bi zatitan banatuta dago, pasabide batek, iparraldeko sarrera eta patioa lotzen dituen bitartean.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Muhammad: The Messenger of Islam Hajjah Amina Adilena (p.286)
- The Naqshbandi Sufi Tradition Guidebook of Daily Practices and Devotions Shaykh Muhammad Hisham Kabbanirena (p.301)
- Happold: The Confidence to Build Derek Walker eta Bill Addisena (p.81)
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Masjid Al-Quba meskitako barnealdearen argazkiak Medina