Pyu hiri-estatuak

Pyu hiri-estatuak egungo Myanmaren erdialdean K.a. II.mendetik K.o. XI mende arte sortu ziren Hiri-estatu batzuk ziren. Estatu txiki horiek Pyuera hizkuntzen hiztunen herriek Tibetetik egindako migrazioek sortu zituzten. Pyu zibilizazioak 1200 inguruko urte iraun zuen. Pagan Erresumaren zabalkundeak 1050 urtearen inguruan pyu milaurtearekin bukatu zuen, Birmaniako erresuma klasikoen garaia irekiz.

Pyu hiri-estatuak
BawbawgyiPaya.jpg
Kokapena
Koordenatuak22°28′12″N 95°49′07″E / 22.47°N 95.818611°E / 22.47; 95.81861122°28′12″N 95°49′07″E / 22.47°N 95.818611°E / 22.47; 95.818611
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. II. mendea
ErlijioaTheravada
Suntsipena1050
Pyu hiri-estatuak.

HiriakAldatu

Orain arte induskatu diren 12 hiri harresituetatik, bost Pyu estatu handienen aztarnak dira: Beikthano, Maingmaw, Binnaka, Halin eta Sri Ksetra.

Indiaren eraginaAldatu

Pyu hiri-estatuetako kulturetan eragin handia izan zuen Indiak. Indiar kultura Pyu hegoaldeko erreinuan izan zen ikusgai, zeinaren bidez Indiarekin merkataritza gehiena itsasoz egiten zen. Hegoaldeko hirien izenak Sri Ksetra (Thaye Khittaya) eta Vishnu (Beikthano) bezalako pali edo sanskritoz eratorritakoak ziren. Sri Ksetrako erregeek Varmans eta Varma izendatzen zituzten. Ez zen hegoaldeko fenomenoa soilik. Neurri ezberdinetan, Pyu iparraldeko hiriak eta herriak ere Indiako kulturaren menpe geratu ziren. Myanmarko kronikek diote Tagaungeko errege sortzaileak Budaren beraren Sakya klanaren ondorengoak zirela.

Gizateriaren ondareaAldatu

2014ko ekaina, Unescok antzinako hiru hirien aztarnategiei Gizateriaren Ondarearen izendapena eman zien. Hiriak hauek ziren: Halin, Beikthano eta Sri Ksetra. Hiri-estatu horien aztarnategietan erorkinak, harresiak, babes erretenak ikus daitezke, guztiak Pyu erresumen oroimenak.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu