Puttarri
Puttarri[1] Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1299 metroko garaiera duena. Mendi hau, Aralarreko mendirik garrantzitsuenetako bat bezala hartzen da. Beti egon da hortxe artzainen elezaharretan Mari euskal jainkosaren bizilekuetako bat bezala. Burundatik edo Arakildik begiratzen denean, pagadiak estalitako mendi honek ez du erakarpen handirik sortzen mendizaleen artean. Baina Puttarri hortxe dago, beste mendi batzuetatik banandua, Lizarrustitik Kalelantegi lepora igotzen den bidea zaintzen.
Puttarri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.299 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°58′13″N 2°03′24″W / 42.9703966°N 2.0567366°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarrusti, Guardetxe |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Irispideak
aldatuLizarrustitik, Elkorriko bihurgunetik abiatuta, beherago, Etxarriranzko norantzan, Kalelantegira daroan bide on bat abiatzen da, tontorraren azpian dagoen lepoa, hemendik laster iristen dena, bere kareharrizko piramidera igoz. Kalelantegitik dagoen igoeretako batean, marka horiekin adierazitako bidezidorrak, kobazulo bitxi bat zeharkatzen du. Beste aukera bat, oraingoan, Lizarrustiko mendatetik, Kalelantegira igotzen da Iraioko Zelaitik, Alleko mendia inguratuz. Hau da Lizarrusti eta Lekunberri arteko G. R.a igarotzeko hautatutako aukera
Tontorrera Lakuntzatik ere iris daiteke, Algorriko pasabidetik mendilerrora igotzen diren geroz eta galduago dauden bideetatik. Azken aukera Guardetxetik igotzea da, Intzazelaiko lautadetatik eta Mandarrateko lepotik Errenagara doan bidetik, nondik mendebalderantz jarraitu behar den lehenik Kalelantegi lepora eta ondoren Putxerriren tontorrera iristeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Toponimo hau hobesten du Euskaltzaindiak; Putxerri izenez ere ezaguna.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |