Push-pull estrategiak

Push-pull estrategiak, euskaraz bultzada-arraste estrategiak, marketinen eta ekoizpenaren kudeaketan erabiltzen diren kontzeptuak dira.

Marketinean, push estrategiak salmentak sustatzeko banatzailearen eta enpresako saltzaileen lana nabarmentzen duen estrategia. Horrela, push estrategiarekin, merchandisinga, eskaintzak eta salmenta-sustapena lehenetsik da. Pull estrategiaren bitartez, berriz, enpresaren marketin-lana eroslea izango du helburu zuzena: marka, publizitatea eta bezeroarekiko komunikazio-tresnak garatuko ditu.

Ekoizpenaren kudeaketan, push estrategiak ekoizpen-prozesuko lehen faseek bultzaturiko sistema, beharrezko material eta osagaiak ekoiztuz eta hurrengo faseetara eramanez, behar direnean erabiltzeko. Estrategi honek eskari handiko produktuetan eta zabaltzen ari diren merkatuetan bereziki da erabilgarria, bitarteko produktuen behar handia eta mugagabea denean. Estrategia hau eraginkortasunez kontrolatzeko tresnetako bat MRP da. Pull estrategian, berriz, bezeroaren eskaerak dira ekoizpena eragiten dutenak eta behar denean soilik ekoizten da ekoizpen prozesuko fase bakoitzean. Modu horretan, inbentarioa minimotu egiten da. Just-in-time sistema pull estrategian oinarritzen da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.