Bitarteko ondasunak ekoizpen-prozesu baten erabiltzen diren ondasunak dira, beste produktu batzuk egiteko eta enpresa batek beste bati saldu dizkionak. Adibidez, papera etxeetan kontsumitzen denean, kontsumo-ondasun moduan kontsumitzen da, baina inprimategiek liburuak ekoizteko erabiltzen dutenean, bitarteko ondasun bat da.

Bitarteko ondasunek ekoizpen totalaren zati bat osatzen dute, baina ez dira Barne Produktu Gordinean zuzenean sartzen, dagokien azken produktua kontabilizatzen denean baizik, azken produktuaren prezioan bitarteko ondasunen balioa sartuta dagoelako. Horrela egingo ez balitz, BPGaren barruan kontzeptu bera bi aldiz sartuko litzateke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu