Just-in-time, maiz JIT siglaz ere adierazten dena, Toyota lantegietan Taiichi Ohno kalitate-adituak garatutako ekoizpen-sistema eta inbentarioen kudeaketarako metodo bat da, push-pull estrategian oinarritutakoa, baliorik ez duten lan edo jarduera guztiak (xahubideak) ezabatuz, inbentarioa minimotu, erakundearen produktibitatea gehitu eta kalitatea hobetzeko. Just-in-time sistemaren bidez elkarri lotutako hainbat jarduera burutzen dira. Horietako zenbait hauek dira:

  • pertsonen prestakuntza,
  • produkzioko fluxuen eta postuen arrazionalizazioa: laneko zelula edo fluxutan fabrikatzea,
  • hornitzaile eta bezeroekin elkarte-erlazioak sortzea,
  • akatsak ezabatzea,
  • matxurak murriztea (“Total Productive Maintenance”),
  • SMED (“Single Minute Exchange of Dye”) lan herramientak aldatzeko denborak murrizteko metodologiak ezartzea.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.