Puritanismo
Puritanismoa XVI. mendearen bukaeran eta XVII. mendearen hasieran Ingalaterran sortutako doktrina protestante erradikala izan zen, bertan, 1640 eta 1660 artean bereziki, nagusi izan zena, eta geroago Ipar Amerikako kolonietan zabaldu zena, Estatu Batuetako ipar-ekialdea izan zen lurraldean. Eliza Anglikanoa guztiz eraberritzeko xedea zuen, jatorrizko kristautasun garbia aldarrikatuz, Biblia doktrinaren legezko iturri bakartzat hartuta. Jakue I.aren (1603-1625) gobernuaren erasoak zirela kausa, puritano asko aurrena Holandara erbesteratu ziren eta gero, Amerikara. Plymouth, Massachusetts, Connecticut eta beste kolonia batzuk sortu zituzten. 1660an, erregetza berrezarri zenean, gainbehera egin zuen; hala ere, haren ideiek Amerikan denbora luzez iraun zuten indarrean: puritanoek demokrazia-iturritzat azaldu zituzten eta politikara zabaldu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.