Punta Milazzese herrixka

Punta Milazzese herrixka edo Milazzese lurmuturreko herrixka Brontze Aroko (Erdi Brontze Aroa) herrixka bat da Siziliako Panarea uhartean kokaturik, Eoliar uhartekoa.

Punta Milazzese herrixka
Fitxategi:File:Gallpana6.jpg
Punta Milazzese herrixka
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak38°37′33″N 15°03′49″E / 38.625804°N 15.063727°E / 38.625804; 15.063727
Map
Historia
GaraiaK.a. 1550-1300
Garaia(k)Brontze Aroa
KulturaMilazzeseko kultura
Indusketa
Indusketa datak1949-1950, 2008-2009
ZuzendariakLuigi Bernabò Brea
Bisitagarriabai

Historia aldatu

Luigi Bernabò Break 1948an tokia aurkitu ondoren, beste indusketak egin zituen 1949-1950ean eta 2008-2009an

Herrixka aldatu

Punta Milazzeseko harkaitzean kokaturik zegoen defentsarako kokaleku ezin hobe hori: itsasotik zaila zen erasotzea horma harrokatsuak eta aldapatsuak zituelako. Bakarrik sar zitekeen pasarte estu batetik, oinplano karratuko dorre batez zainduta. Herrixkaren erdialdea ondo zainduta dago, baina alboetako atal batzuk galdu dira kostak pairatutako higaduragatik. Mizenasko aurkikuntzei esker lortu da datatzea K.a. XIV., XIII. eta XIII. mendeen artean[1]. Guztira, 23 txabolak ziren esparru errektangular batean sarturik. Beharbada, aire zabaleko tokia animalientzat zen. Hormak blokez eta uharriz egin ziren, lerro bikoitzean kokaturik. Zenbait kasutan harriak opus spicatum sistema erabiliz jartzen ziren, teknika hau Egeoko beste tokitan erabiltzen zen ere. Harriak lokatzez lotzen ziren eta etxe barruan harrizko ezerlekuak zeuden.

XVI. txabola ez da gainontzekoen bezala. Hau errentangularra da eta atea hegoaldearen erdian dago. Beste txabolen ateak, berriz, zailagoak dira identifikatzeko goragoko mailan jarri zirelako. Alde hau kontuan hartuz, baliteke eraikin hau santutegi edo eraikin publiko bat izatea, gainera, barruan Eoliar uharteetako mizenastar zeramikazko pitxer politenak aurkitu zituztelako. Herri honek Milazzeseko kulturatik hartu zuen izena.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Sizilia, Touring Club Italiano argitaletxea, 1989, 843 or. ISBN=88-365-0350-0

Kanpo estekak aldatu

Punta Milazzese, Panarea: il suggestivo villaggio preistorico, 2019.05.31n kontsultatuta