Psathyrella spadiceogrisea

Psathyrella spadiceogrisea Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragiak ez du zaporerik, ez du balio gastronomikorik.

Psathyrella spadiceogrisea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella spadiceogrisea
Maire, 1937
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Psathyrella pululiformis, Drosophila spadiceogriseus, Agaricus Spadiceogriseus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, oso hauskorra, ertza ildaska zeharrargi finekin. Kapelaren gainazala buztin kolorekoa lehorrarekin eta arre kolorekoa hezetasunarekin.

Orriak: Zabalak, estu, zurixkak, baina marroi kolorekoak eta beltzaxkak bihurtzen dira.

Hanka: Zilindrikoa, goialdea ildaskatu samarra, zurixka kolorekoa.

Haragia: Oso urria, zurbila. Usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehatzen erraza" esan nahi du. Spadiceogrisea epitetoa latinetik dator, datil kolorea, uher, esan nahi duen, "spadiceus" hitzetik eta gris, esan nahi duen "griseus" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Psathyrella subnuda delakoak arre-gorrixka koloreko kapela du, zimurtsua, kapelaren ertza argiagoa.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberritik udara. Azkar eta erraz ateratzen da, hezetasun eta tenperatura aldetik ez da oso exijentea. Saprofitoa, motzondoetan edo ibaiertzeko egurretan eta erreka, urmael eta abarren ertzetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Errusia, Turkia, Israel, Tajikistan, Japonia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 85 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Psathyrella spadiceogrisea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu