Psathyrella fibrillosa

Psathyrella fibrillosa Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik.

Psathyrella fibrillosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella fibrillosa
Maire, 1938

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai-itxurakoa eta gero ganbila. Gris-arrexka kolorekoa, higrofanoa, zuntzexka iheskor zuriz estalia, ertzetik hasten dira desagertzen eta azalaren ildaskatua ikusten da.

Orriak: Itsatsiak, tartekatutako orritxoekin, gaztetan zurixkak eta esporak heltzen direnean arre-ilunak.

Hanka: Luzea, 8 cm inguruko garaierakoa, mehea, oso hauskorra, zurixka, ezkata txikiek eta itsatsitako zuntzexkak, batzuetan pruinadun itxura ematen diote.

Haragia: Hutsala.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua aldatu

Psathyrella generoko espezieak erraz nahas daitezke, eta, beraz, azterketa oso arduratsua egin behar da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberri hasieratik udazkenaren amaierara, Picea eta Pinus zuhaitzen inguruan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Taiwan.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 388 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Psathyrella fibrillosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu