Psathyrella cotonea Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Psathyrella cotonea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella cotonea

Sinonimoak: Drosophila cotonea, Hypholoma cotoneun, Psathyrella cascum, Stropharia cotonea.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, gaztetan hemisferikoa, gero ganbila. Ertza apendikulatua eta ildaskatu gabea. Kapelaren azala iletsua, zurixka, gero fibriloso-ezkatatsua bihurtzen da, ezkata hauek gris-arrexka kolorekoak dira.

Orriak; Adnatuak, hasieran zurbilak eta gero arre-grisaxka kolorekoak.

Hanka: 4 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,8 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, iletsu-flokonosoa, zurixka, hori-limoi kolorez tindatua oinarrian, eraztunaren eremua kortiniformea.

Haragia: Kolore berekoa, usain nabarmenik gabea eta zapore mikatzekoa. Espora-jalkina, purpura-beltzaxka kolorekoa.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehatzen erraza" esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Antzekoena Psathyrella maculata espeziea da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean. Soropilduak, hostozabalen motzondoetan sortak osatuz, arraroagoa koniferoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Madeira, Europa.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Psathyrella cotonea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu