Psathyrella conopilus

Psathyrella conopilus Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Genero osoa ez da jangarria, Psathyrella velutina izan ezik.

Psathyrella conopilus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella conopilus

Sinonimoak: Psathyrella subatrata, Psathyrella conopilea, Parasola conopilus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, konikotik kanpai itxurakora eta laura, titi zabal batekin, ertza fin ildaskatua, inkurbatutik laura, higrofanoa, erdian iletxoekin. Kapelaren azala, ildaska zeharrargiekin, arre-gorrixka ilun kolorekoa (eguraldi lehorrean argitu egiten da, okre zurbil kolorera, zuri-krema kolorera edo gris-hori kolorera). Espora-jalkinaren ondoren, kapela arre-beltzaxka kolorez tindatzen da.

Orriak: Oso itsatsiak, estu, marroi zurbil koloretik marroi-purpura ilunera doan kolorekoak. Lamelulak zurixkatik arre-purpurara doan kolorekoak.

Hanka: Oso luzea, zilindrikoa, barnehutsa, hauskorra, zetaduna, goialdean pruinaduna eta oinarria iletsua, zurixka (behean ilunagoa)

Haragia: Urria, zurixka. Usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina arre-purpura-beltz kolorekoa.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "birrintzeko erraza" esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Beste Satirela-etatik ondo bereizten da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Ale gutxiko taldeetan soropildua. Materia organiko, humus edo deskonposatzen ari diren egur hondakinetan aberatsak diren lurzoruetan, belardietan, bide bazterretan, ezpondetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Kanariak, Europa, Uzbekistan, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Psathyrella conopilus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu