Prusiera zahar
Prusiera zaharra hizkuntza baltikoen taldeko hizkuntza hil bat da, behinola antzinako prusiarrek hitz egiten zutena, hau da, Prusiako bertako biztanleek, alemanek eta poloniarrek XIII. mendean kolonizatu baino lehenago. Aspaldiko Prusia hura gerora Ekialdeko Prusia deitu zen eskualdea da, egungo Poloniako ipar-ekialdean, Lituanian eta Errusiako Kaliningradeko oblastean kokatua. Beraz, ez da nahasi behar izen bereko geroko Prusia estatu alemaniarrarekin. Halaber, prusiera zaharra deitzen zaio, behe-prusiera eta goi-prusiera alemanaren dialektoekin ez nahasteko. Prusiera zaharra XIII. mendearen inguruan hasi zen idazten latindar alfabetoan, eta orduko testu zenbait gorde dira. Bestalde, Klaipėdan, talde bat hizkuntza horren bertsio berreraikia berpizten ahalegintzen ari da.
Prusiera zahar | |
---|---|
Prūsiskan | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | bigarren hizkuntza: 50 (ezezaguna) |
UNESCO sailkapena | 6: galdua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza nostratikoak euro-asiar hizkuntzak indoeuropar hizkuntzak Balto-Slavic (en) ![]() Hizkuntza baltikoak West Baltic (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | prg |
Ethnologue | prg |
Glottolog | prus1238 |
Wikipedia | prg |
IETF | prg |
Bisita ezazu Prusiera zahar Wikimedia Incubator proiektuan |