Protestak Kaledonia Berrian 2024an

Kaledonia Berrian izandako matxinada

Protestak 2024an maiatzaren 13an piztu ziren Kaledonia Berrian, Frantziak itsasoz bestaldean kontrolatutako kolektibitatean, Ozeano Barean. Istiluen irudiak mundu osora zabaldu ziren. Emmanuel Macronen Gobernuak egindako urratsen ondorioa izan zen kanak indigenen matxinada; deskolonizazioaren aitzakiaz, birkolonizazioari atea irekitzea baita Parisen asmoa indigena askoren ustez.[1] Sui generis kolektibitatearen aitortza dauka Kaledonia Berriak.[2]

Protestak Kaledonia Berrian 2024an
Motaaztoramen
desordena zibil
Honen parte daprotests against Emmanuel Macron (en) Itzuli
Denbora-tarte2024ko maiatzaren 13a - 
Data2024
KokalekuKaledonia Berria
KausaKaledonia Berria
1958ko Frantziako Konstituzioa

Istiluak

aldatu

Supermerkatuak eta automobil-kontzesionarioak arpilatu eta ibilgailuak eta negozioak erre zituzten manifestariek. Eremu kaltetuak Nouméa eta inguruko Dumbéa eta Le Mont-Dore hiriak dira.[3] Agintariek etxeratze-agindua ezarri zuten, eta maiatzaren 14tik aurrera bi egunez debekatu zituzten bilera publikoak. Gérald Darmanin Frantziako Barne ministroak irlara polizia errefortzuak bidaliko zituztela iragarri zuen. Hogeita hamasei manifestari atxilotu zituzten.[4]

Independentziaren aldekoen eta aurkakoen arteko liskarrak piztu ziren, bestetik. Hiru manifestari kanakar hil ziren ibilgailua barrikada batean geldituta zuen auto-gidari batek egindako tiroketa batean, eta jendarme bat hil zen segada batean.[5] Frantziako Goi-komisarioaren bulegoak baieztatu zuenez, identifikatu gabeko taldeek bi sute eragin zituzten eta polizia-etxe bat erasotu zuten maiatzaren 18tik 19ra, 230 manifestari atxilotuta izanik.[6]

Metropoliren erantzuna

aldatu

Protesta bortitzek zazpi hildako (bost protestari eta bi polizia) eta larrialdi egoeraren deklarazioa eragin zituzten: oinarrizko eskubideak murriztu zituen, eta etxeratze agindua ezarri zuen 18:00etatik 06:00etara. Orain arte Europako inongo gobernuk hartu ez duen erabakia ezarri zuen Frantziak gainera: Tiktok sarea itxi zuen Kaledonia Berrian, istiluak zabaldu eta koordinatzeko tresna zela leporatuta.[2]

Arazoen jatorria

aldatu

Ia ehun hildako eragin zituen Kaledonia Berriko gatazka politiko eta armatuak 80ko hamarkadan. 1988 eta 1998ko Noumeako Akordioek bakeari bide egin zioten. Independentisten eta Parisen arteko ituna zen, herri indigenaren eta potentzia kolonialaren artekoa, hala nahi bada. Estatus berezia ematen zion akordioak artxipelagoari, estatuaren barnean kaledoniar herritartasuna sortzen du, frantsesarekin batera, baina baldintza berezietan: ordurako biztanleen erdia baino gutxiago ziren kanak indigenei eta bertan luzaroan bizi ziren kanpoko biztanleei aitortzen zaie. Hala, azken hamarkadatan bertara joan ziren frantses funtzionarioak, esaterako, prozesutik kanpo geratzen ziren. [7]

Duela gutxi, Frantziako Nazio Biltzarrak erabaki zuen Kaledonia Berriko hauteskundeetan botoa eman ahal izango dutela kolonian gutxienez hamar urte bizitzen daramaten frantziarrek. Independentziazaleek paristarren jukutriatzat hartu dute erabakia, eta kalera irten dira, eguneroko aktibitatea blokeatuta.[2]

Egindako erreferendumak

aldatu

Noumeako Akordioak autodeterminaziorako hiru erreferendum aurreikusten zituen. Parisek bakarrarekin aski izango zuela uste zuen, Kaledonia Berriak zalantzarik gabe Europako metropolira lotuta jarraitzea hobetsiko zuela, Pazifikoko melanesiar herrialde bihurtu beharrean.[7]

Bi erreferendum egin dituzte orain arte Kaledonia Berrian independentziazaleek eta Parisek adostuta; 2018an eta 2020an. Bietan galdu egin zuten independentziazaleek, %43rekin eta %46rekin hurrenez hurren. 2020ko bigarren galdeketan, artxipelagoa erabat itxita zegoen pandemiagatik. Emaitza hobea lortu zuen independentismoak: lehen galdeketan 13 puntu eta ia 20.000 botoren aldea izan zuen unionismoak. Bigarrenean, 10.000 boto baino gutxiagogatik (%6,5) galdu zuen independentismoak. Esku hartzea %85koa izan zen.[7] 2021ean egindakoan, bestetik, ez zuten parte hartu Frantziatik aldentzearen aldekoek.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • [1] Urtzi Urrutikoetxea: «Eta azkenean, lehertu da Kanaky», Naiz.eus agerkari digitala, 2024/05/28.