Propolia erleek zuhaitzetatik ateratzen duten substantzia erretxinazkoa da, geroago haiek eraldatzen dutena. Gaztainondoa, haritza, makala eta pinuetatik, besteak beste, ateratzen dute.

Propoliak erlauntza barruan (eskuinean)

Erleek erlauntzaren barruan erabiltzen dute, hormak sendotzeko edo zuloak estaltzeko, adibidez. Baita erlauntzan sartu diren eta atera ezin dituzten intsektuen gorpuak baltsamatzeko ere (antzeko erabilera eman zioten aintzinako egiptoarrek, faraoien gorpuekin [1]).

Osaketari dagokionez landare-erretxinak, argizaria, olioak eta polena ditu. Kopuru txikiagoan, mineralak eta hainbat bitamina.

Aspalditik erabili da medikuntza tradizionalean infekzioen aurka. Antibiotiko naturaltzat jotzen da, eta hainbat bakteriok, birusek eta onddok sortutako gaitzen aurkako borrokan erabili da. Hanturaren aurkako ezaugarriak ere omen ditu.

Medikuntza ofizialak ere bere eraginkortasuna onartzen du hainbat kasutan [2], nahiz eta beste batzuetan medikuntza alternatiboen gorazarreak apaldu

Erreferentziak aldatu

  1. «Historical Aspects of Propolis Research in Modern Times». Evid Based Complement Alternat Med. 2013
  2. Propóleos, MedLine Plus

Kanpo estekak aldatu