Portu Zaharra (Algorta)

Algortako Portu Zaharra Algortaren jatorria den auzoa da. Tradizionalki arrantzale-auzoa izan da hau, Elexalde auzoa, kontraz, baserritar-auzoa izan delarik. XVIII. mendean sortu zen eta maldan gora hedatu zen heinean, Algorta eratu zen.

Algortako Portu Zaharra
 Euskal Herria
Algortako Portu Zaharra
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaAlgorta
Geografia
Koordenatuak43°20′58″N 3°00′53″W / 43.34951°N 3.01484°W / 43.34951; -3.01484
Txalupak portu gainean jarrita

Gaur egun jada, arrantzarik ez bada egiten ere, arrantzale auzo kutsu handia du oraindik, etxe zuri eta kale estu eta malkartsuekin. Portuan bertan, txalupa txiki batzuk baino ez dira geratzen.

Hiru kaleren inguruan eraikitako auzoa da: Kale Berria, Erribera eta Portu Zaharra. Aretxondo eta Karitate kaleek besteak beste lotzen dute auzoa Algortako erdigunearekin.

Asteburuetan getxoztar askoren elkargune izan ohi dira bertako taberna eta jatetxeak, hori dela eta, asteburuetan bizitasun handia du auzoak.

Portu Zaharreko etxeak

Kultura

aldatu

Nikolas Deunaren jaiak ospatzen dira Portu Zaharrean. Abuztuaren erdialdean direlarik. Bertan jasoaldiak, sokamuturra eta bestelako ekitaldiak antolatzen dira. Jaietako azken egunean, Pijama eguna ospatzen da, zeinetan herritar gehienak eguna pijamaz jantzita ematen duten jaietan.

Biografiak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa