Porodaedalea pini Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da egokia kontsumitzeko, baina gaixotutako egurraren degradatzaile eraginkorra da, usteldura zuria sortzen du. Okilak erakartzen ditu.

Porodaedalea pini
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaPorodaedalea
Espeziea Porodaedalea pini
Murrill, 1905
BasionimoaBoletus pini

Sinonimoa: Polyporus pini, Daedalea pini, Fomes pini, Phellinus pini.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 25 cm arteko garaierakoa eta 20 cm arteko zabalerakoa, apatx triangeluar formakoa, azalaren gainditze hutsa dirudiena. Kapelaren gainazala tomentuduna eta glabroa (ilerik gabea, baina estaldura kotoitsuarekin). Egur estratifikatuaren kolore ilunekoa. Likenek partzialki estalia egoten da. Ez du ez orririk eta ez hankarik.

Poroak: Angelutsuak eta luzangak eta labirintikoak, gris-horixka kolorekoak.[2]

Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen “phellinos” hitzetik. Pini epitetoa pinu artean hazten delako du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Fomitopsis pinicola delakoak, kapelaren gainazala, zarakar erretxinatsu eta laranja kolorekoz estalita izaten du.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Urte osoan. Oso ugaria mundu osoan. Pinu zaharren enborrak parasitatzen ditu (izeiak ere bai), basoetan edo landaketetan, altitude ezberdinetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Bahamak, Kolonbia, Europa, Turkia, Zipre, Siria, Errusia, Kaukasia, Uzbekistan, Himalaiako eremua, Mongolia, Txina, Japonia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 419 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 495 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Porodaedalea pini: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu