Poros edo Poro (grezieraz Πόρος, "bidea"), greziar mitologian, aukera edo abagunearen daimona da, zeozer lortzeko baliabide eta erabilgarritasunarena. Eta, beraz, bere kontrako daimona, Aporia izango litzateke, zailtasunarena.

Poro (mitologia)
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AmaMetis
Seme-alabakEros

Teogonia batzuetan, Poros (egile edo arrazoi bezala) eta Tetis (sorrera bezala) unibertsoan jaio ziren lehen jainkoak izan ziren. Zentzu honetan, Poros Kronosekin (denbora) identifikatuko litzateke.

Bertsio orfikoak, Poros eta bere anaia Tekmor, Thesisgandik (sorrera) jaio zela dio. Platonek, beranduagoko tradizio bat jasotzen du, non, jainkosa hau, Metisekin identifikatzen den, sorreraren boterea, eta, Thesis-Metis izenarekin, Poros eta Peniaren (pobrezia) ama egiten du, jarraian, maitasuna jaio zen moduaren bertsio erromantiko bat kontatuz.

Afroditaren omenezko jai bat amaitu zenean, nora jainko guztiak gonbidatuak izan ziren, Penia, soberakinak eskatzera joan zen. Porosek gehiegi edan zuen eta patioan etzan zen, atseden hartzeko. Pobreziak, Porosen posturagatik, hau egoera berean zegoela uste izan zuen, eta, antzerako bat aurkitu zuela sinetsita, berarekin seme bat izan nahi izan zuen. Pobreziak eta Porosek, Eros izan zuten seme bezala, bere etxean, beraren omenezko egun batean jaio zelako Afrodita jarraitzen badu ere, askotan, pobreziaz estaltzen da eta kaleetatik noraezean ibiltzen da. Bere aita bezala, aberastasuna eta ongizatearen aurka, gizonak, batzuk besteen aurka borrokaraziz.

Kanpo estekak

aldatu