Gudu

gerraren parte bat, iraupen, eremu eta aurrez aurreko indar zehatz batzuk dituena
Gudua» orritik birbideratua)

Gudua edo gudaldia —zenbaitetan bataila deitua—[oh 1] bi armadaren arteko borroka da.[1] Guduak, gehienetan, gerra edo kanpaina militar baten barne gertatzen dira, eta lekuz, denboraz eta ekintzez zehaztua da. Gudua izateko, borroka gogorra izan behar da; bestela, "ekintza", "borrokatxo" edo "eraso" izenak erabiltzen dituzte.[2]

William Sadlerren Waterlooko guduari buruzko margolana.

Emaitzaren eragileak aldatu

Gudu baten garapenean eta emaitzan, faktore ugari daude jokoan. Hona hemen nagusiak:[3]

Motak aldatu

Lekua garrantzitsua da guduaren bilakaeran, horrela badaude lur, itsas eta airezko guduak.

Gainera, badaude mota askotako guduak:

  • Topaketa-gudua, alde biak gudu-zelaian eraso edo defentsa prestatu gabe sartzen direnean.
  • Higadura-gudua non galtzaileak garaileak baino erori gehiago dituen.
  • Aurrerapauso-gudua, non helburua irabaztea baino etsaiaren defentsak hondoratzea den.
  • Inguratze-gudua, etsaia inguratzea helburua denean.
  • Suntsidura-gudua non galtzailea gudu-zelaian akabatua den.
  • Gudu erabakigarria, gerra osoko emaitza erabakitzen duena.

Izena aldatu

Guduei, normalean, gudu-zelaiaren ezaugarri geografiko batetik datorkie izena, hiri, baso edo ibaia izanda. Batzuetan datak ere erabiliak izan dira.

Oharrak aldatu

  1. Euskaltzaindiak gudu hobetsi du euskara baturako. Ikus «bataila» sarrera, Hiztegi Batuan.

Erreferentziak aldatu

  1. [1][Betiko hautsitako esteka], Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  2. Keegan, John. (1976). The Face of Battle. Pimlico ISBN 1-84413-748-1..
  3. Richardson, F.M.; Hunt, Peter. (1978). Fighting spirit: A study of psychological factors in war. Leo Cooper ISBN 0850522366..

Ikus, gainera aldatu

Bibliografía aldatu

Kanpo estekak aldatu