Polizzello

Polizello» orritik birbideratua)

Polizzello edo Polizzello mendiko toki arkeologikoa, ziuraski, K.a. XI.-VI. mendeen artean bizi izan zen[1].

Polizzello
Fitxategi:File:Planimetria della montagna di Polizello.jpg
Polizelloko muinoaren mapa
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Caltanissetta
Italiako udalerriMussomeli
EskualdeaCaltanissettako probintzia
Koordenatuak37°36′27″N 13°49′34″E / 37.607601°N 13.826134°E / 37.607601; 13.826134
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Sikanoak, sikuloak, greko-siziliotak
GaraiaBrontze Aroan
Garaia(k)877
KulturaSikano
Metropolia(k)Mussomeli
Indusketa
Indusketa datak2000-2006
ZuzendariakDario Palermo

Etimologia aldatu

Izena, dirudienez, Polizelo Dinomenidearen izenetik dator[2][3][4]. Beste tesi baten arabera, izena, grezieratik dator πολις Ειθηλος (Polizzello), grezierazko asentamendu bat adieraz dezakeena, ebidentzia arkeologikorik ez dagoen arren[5].

 
Polizzelloko kasketa

Geografia aldatu

Tokia, itsas mailatik 877 metroko muino batean dago, eta Mussomelitik gertu dago, Caltanissetta probintzian.

Lekua, geografikoki, giza kokaleku bat ezartzeko egokia da, oso erraz defenda daitekeelako eta ur-iturriak daudelako. Bi ordoki ditu, horietatik txikienean, akropoliaren egoitza eta lehen asentamendu protohistoriko eta arkaikoa dago. Tokiak ekialde-mendebalde orientazioa du, ekialdetik sarbide bakarrarekin[6].

Historia aldatu

 
Polizzelloko gerlari itifalikoa

Historikoki, guneak hiru une garrantzitsu izan ditu:

  • Antzinako Brontze Aroa (K.a. XIX.-XVI. mendeak). Hortik geratzen dira Castelluccioren garaiko haitzulo-hilobi batzuk eta mendiaren ekialdeko aldean altzariak dituen etxola biribil bat.
  • K.a. XI. mendetik IX. mendera arte, muinoaren tontorreko akropoli bat.
  • K.a. VIII.-VI. mendeen artean, toki honetarako garapen goreneko garaia zen. Muinoaren ertz terrazatua zeharkatzen duen esparru monumental bat eta eraikin zirkular batzuk geratzen direlarik: kaperak, gurtzarako lekuak. Barnean, aparteko objektu historikoak aurkitu ziren: Polizzelloko kasket kretarra eta gerlari itifaliko baten buztinezko irudi bat (Polizzelloko gerlaria).

K.a. V. mendekoak dira Tenenoen etxearen hondarrak, zenbait logele dituen egoitza.


Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • CASTELLANA, Giuseppe: La Sicilia nel II millennio a.C., Palermo, Salvatore Sciascia Editore, ISBN 88-8241-130-3.
  • HURÉ, Jean (2005): Storia della Sicilia dalle origini ai giorni nostri, Brugherio (MI), Brancato Editore, ISBN 88-8031-078-X.
  • PANVINI, Rosalba; GUZZONE, Carla; PALERMO, Dario (2009): Polizzello: Scavi del 2004 nell'area del santuario arcaico dell'acropoli, Regione Siciliana - Assessorato dei Beni Culturali, Ambientali e della Pubblica Istruzione Dipartimento dei Beni Culturali, Ambientali, dell’Educazione Permanente, dell’Architettura e dell’Arte Contemporanea, 84 or., ISBN 978-88-6164-132-7.
  • PICCOLO, Salvatore: Antiche Pietre. La cultura dei dolmen nella Preistoria della Sicilia sud-orientale, Morrone Editore, ISBN 978-88-902640-7-8.
  • STOPO, Salvatore (2002): Sicilia antica, Erroma, Newton Compton Ed., ISBN 88-8289-750-8.
  • TUSA, Sebastiano: La Sicilia nella preistoria, Palermo, Sellerio Editore, ISBN 88-389-1440-0.
  • VOZA, Giuseppe Voza: Nel segno dell'antico, Arnaldo Lombardi Editore, ISBN 88-317-2606-4.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu