Castelluccio di Noto Sirakusako probintziako toki arkeologiko bat da, Noto eta Palazzolo Acreide udalerrien artean[1]. Castelluccioko kultura homonimoari eman zion izena.

Castelluccio di Noto
Hilobi baten atetila
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriNoto
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak36°57′37″N 14°56′13″E / 36.9603°N 14.9369°E / 36.9603; 14.9369
Map
Historia
GaraiaK.a. XIX.-XV. arteko mendeak
KulturaCastelluccioko kultura
Indusketa
Indusketa datak1891

Azalpena aldatu

Paolo Orsi arkeologoak aurkitu zuen tokia, eta hau K.a. XIX. eta XV. mendeen artean datatu zen, beraz, italiako Brontzeko lehen aldian. Adituek habitatutako eskualdeen planoa identifikatu dute, irteera harrokatsu batean kokaturik, gotortutako akropoli moduko bat eta nekropolia.

Nekropoliak grotticella[2] artifizialezko 200 hilobi baino gehiago ditu, malda handiko Cava de la Signora harrobietako hormetan induskaturik. Harrigarriena Printzearen hilobia da, zeinen egitura lau sasipilarez eratuta dagoen[3].

Tokian, zeramikazko materia ugari aurkitu da, gaur egun Sirakusako Paolo Orsi Museo Arkeologikoan. Honetaz gain, agertu dira brontzezko aurkikuntzak eta hilarriak, espiralezko sinboloekin.

Erreferentziak aldatu

  1. SPOTO, Salvatore: Sicilia Antica: Castelluccio e l'Età del bronzo, 51 or.
  2. Grotticcellako hilobia edo labea, harrian induskatutako hilobiak dira. Gehienbat Sizilian Brontze Aroan zehar hedatu zena. Haren itxurak labe baten antza du.
  3. Monumental prehistoric tomb from Castelluccio by diegobarucco - 3D model. 2019.05.18an kontsultaturik.

Bibliografia aldatu

  • NICOLETTI, Fabrizio Nicoletti (2000): Indagini sull'organizzazione del territorio nella facies di Castelluccio, in Sicilia Archeologica, 98. zbk.
  • VOZA, Giuseppe: Nel segno dell'antico, Arnaldo Lombardi Editore, ISBN 88-317-2606-4
  • TUSA, Sebastiano: La Sicilia nella preistoria, Sellerio editore, ISBN 88-389-1440-0

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu