Poliestireno

Estirenoaren polimeroen izen generikoa. Itxuraz eta ezaugarriz oso talde heterogeneoa da. Hezetasun gutxi xurgatzen dute eta isolatzaile onak dira

Poliestirenoa [(C6H5CH-CH2)n, n-ren balioa lortu den polimerizazio-mailarekin aldatzen da] estirenoaren polimerizazioz lortzen den polimero termoplastikoa da.

Poliestireno
Polystyrene.svg
Mota polimero
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,0691 g/cm³
Fusio-puntua 240 °C
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 9003-53-6
Reaxys 10778366
Gmelin 53276
ChEBI 185038
ZVG 11450
EC zenbakia 500-008-9
ECHA 100.105.519
MeSH D011137
KEGG C19506

Solido garden gogorra da, eta beroaren eta elektrizitatearen oso isolatzaile ona. Eraso egiten diote hidrokarburoen disolbatzaileek, baina erresistentzia die azido organikoei, alkaliei eta alkoholei. Erraz ematen zaio edozein kolore eta forma. Sukoia da.

Xafla, plaka, apar eta beste era batzuetan saltzen da. Jostailuetan, etxeko tresnetan, elektrizitate-tresnetan, isolatzaile gisa, ontzietan, altzariak egiteko eta beste eginkizun askotarako erabiltzen da. Industrian garrantzi handia izan du; plastikoen industriari hasiera eman zioten formaldehidoaren kondentsazio bidez lortutako polimeroak adina. 1932an jarri zen salgai.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.