Pluteus thomsonii Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pluteus thomsonii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus thomsonii
Dennis, 1947

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, marroi ilun samarra, normalean zain elkartuez osatutako sarez estalia, batez ere erdian. Hasieran kamutsa, gero ganbila, ondoren zabaldu egiten da; askotan titi zabal batekin, glabroa, (lupa) pixka bat pruinaduna.

Orriak: Gaztetan zuri-grisaxkak, libreak, zabal samar, lamelulekin, ertzak osoak eta kolore berekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 2 eta 4,5 (6) cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa, berdina edo zertxobait lodiagoa eta okertua oinarrira, hauskorra, hasieran betea eta gero barnehutsa, pruinaduna edo zilar kolorez ildaskatua hondo zuri-zilar kolorekoaren gainean, adinarekin zetaduna, oinarrian gris ilunagoa, zahartzean ia ez du izaten aldaketarik.

Haragia: Mehea, zurixkatik gris-marroirako kolorekoa, usaina eta zaporea errefauaren antzeko arin bat, gozoa edo nitrosoa. Espora jalkina, arrosa-marroi koloretik gorrixka-okrera.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Zuhaitz hostozabalen eroritako enbor eta adarretan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kolonbia, Europa, Errusia, Oman, Iran, Japonia, Taiwan, Txina, Uganda, Benin.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. Avelinosetas.info 2023.
  4. Pluteus thomsonii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu