Pluteus semibulbosus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pluteus semibulbosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus semibulbosus
Quél., 1875

Sinonimoa: Pluteus hispidulus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 40 mm arteko diametrokoa, lehenengo esfera-erdi formakoa, gero ganbila, azkenean zabaldua edo pixka bat ahurra, sarritan titi txiki batekin, ertz zorrotza, kapelaren gainazala leuna, lehorra, gardentasunez ildaskatua, zurixka, krema-zurixka edo okre antzeko kolorekoa diskoan.

Orriak: Nahiko estu, desberdinak, libreak, sabeldunak; lehenengo zuriak gero helduaroan gris-arrosatik arrosara doan kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 40 mm arteko garaierakoa eta 5 mm arteko lodierakoa, zilindrikoa, betea, helduaroan barnehutsa, erraboilduna edo erraboil hemisferikoarekin, lehorra, goialdean hauts-itxurakoa, kolore zurixkakoa hasieran eta horixka helduaroan.

Haragia: Mehea, hauskorra, zurixka edo zeharrargia; usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da ezagutzen. Saihestu beharrekoa.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen egur oso degradatuetan. Oso urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kolonbia, Europa, Errusia, Papua Ginea Berria, Uganda.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Pluteus semibulbosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu