Pluteus plautus
Pluteus plautus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Pluteus plautus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus plautus Quél., 1876 |
Sinonimoak: Pluteus albogurosus, Pluteus boudieri.
Deskribapena
aldatuKapela: 50 mm arteko diametrokoa, lehenengo esfera-erdi formakoa, ondoren konikoa, ganbila, azkenean zabaldua eta titi apur batekin, ertz zorrotza, ildaskatua, kapelaren gainazala, higrofanoa, denbora hezean zeharrargitsua, erradioaren erdiraino ildaskatua, gutxi-asko zainekin diskoa, kolore aldakorrekoa, zurixka tonu arrosakaren batekin, marroitik marroi ilunera erdirantz, oro har zurbilagoa ertzerantz eta denbora lehorrean.
Orriak: Nahiko estu, desberdinak, libreak, sabeldunak, lehenengo zuriak, gero grisaxkak edo kremak, helduaroan arrosak, kolore bereko ertza edo zurixka, osoa edo flokulosa.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 80 mm arteko garaierakoa eta 15 mm arteko lodierakoa, zilindrikoa, oinarrirantz pixka bat loditua, betea, helduaroan barnehutsa, fibrilosoa, zuria edo zurixka goialdean, marroia edo okre kolorekoa oinarrirantz.
Haragia: Mehea kapelan, hauskorra, higrofanoa, zurixka edo krema-zurixka kolorekoa, usain ez oso nabarmena edo desatsegin samarrekoa, zaporea ere ez oso nabarmena.[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Plautus epitetoa ere latinetik dator, zabala, oin lauekin, hankaren erraboilari erreferentzia eginez.
Jangarritasuna
aldatuEzezaguna.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPluteus granulatus delakoarekin nahas daiteke, hau arruntagoa da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabalen egur oso degradatuetan. Oso urria.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Benin, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) ociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Pluteus plautus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.