Pluteus petasatus
Pluteus petasatus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez dago Pluteus toxikorik. Espezie honek balio gutxi du sukaldaritzan, nahiz eta batzuek haragiaren hornigai gisa edo arrozak eta patata gisatuak laguntzeko erabiltzen duten
Pluteus petasatus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus petasatus Gillet, 1876 |
Basionimoa | Agaricus petasatus |
Deskribapena
aldatuKapela: 6 eta 20 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, ganbila titi zabal batekin. Oso kolore zurbilekoa: zurixka, zuri-grisaxka, erdian kolore arre argikoa. Zetadun azala, erdian pitzatu egiten da eta ezkata arre argiak agertzen dira.
Orriak: Nahikoa estu, libreak, lehenengo zuriak, gero arrosa-izokin kolorekoak, azkenean arre-arrosa kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Sendoa, irmoa, 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,5 cm bitarteko lodierakoa, zuria, oinarrian zuntz txiki marroiak izaten ditu.
Haragia: Lodia, zuria, biguna, usain atseginekoa (sahats lorearena).[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.
Jangarritasuna
aldatuJangarria, baina ez oso preziatua.
Nahasketa arriskua
aldatuPluteus pellitus delakoarekin nahas daiteke, honek ez du ezkatarik kapelan.[3]
Oharra: Genero honetako espezie handienetako bat da.
Sasoia eta lekua
aldatuUda amaieran eta udazkenean, hostozabalen desegindako egurretan, zerrategietako pilatutako hondakinetan edo zerrauts piloetan.[4]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia, Txina, Japonia, Madagaskar, Australia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 298 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..