Pluteus atromarginatus

Pluteus atromarginatus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritzat jotzen den arren, ez da kalitate onekoa.

Pluteus atromarginatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus atromarginatus

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila, azkenean ia laua. Azala marroi kolorekoa edo arre iluna, zuntz txiki erradialekin, tomentuduna, erdian ilunagoa, ertza ildaskatu gabea eta pixka bat irtenda.

Orriak: Hasieran itsatsiak, gero libreak, sabeldunak, oinaren inguruan zirkulu bat osatuz; hasieran zurixkak, gero arrosa-haragi kolorekoak eta ertz marroi-beltzaxkarekin. Hainbat tamainatako orritxoak ditu.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, betea, hauskorra, iluna, iletxo beltzaxkaz estalita, oina pixka bat lodituta.

Haragia: Gutxi, zuria, biguna, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik

Jangarritasuna aldatu

Dasta daiteke, baina ez da Pluteus gehienak bezala sukaldaritzako kalitate handikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Pluteus umbrosus delakoarekin nahas daiteke, honek orritxoen ertzak beltzaxkagoak izaten ditu eta gainazala zimurtsua. Pluteus atricapillus espeziearekin ere bai, baina honen orriek ez dute ertza iluna izaten.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, koniferoen motzondoetan, pinuetan eta izeietan batez ere.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanariar Uharteak, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Turkia, Errusia, Kazakhstan, Japonia, Himalaiako eremua, Australia (batez ere Tasmania), Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 300 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 231 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 180 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu