Pleurotus columbinus Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pleurotus columbinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaPleurotus
Espeziea Pleurotus columbinus
Quél., 1881

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, barraskiloaren itxuran, leuna; urdin-arbel kolorekoa edo gris- berdexka; ertza beherantz biribildua.

Orriak: Estu, desberdinak, ez oso zabalak, aurreko muturrean mehetuak oso dekurrenteak; zurixkak, ertza osoa.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,4 cm bitarteko diametrokoa,. Betea, laburra, zeiharra, eszentriko edo alboan, oso gutxitan erdian, goiko aldea loditua edo ia tuberkulu bereizezin batera murriztua, biluzik edo iletsua oinarrian.

Haragia: Zuria, lodia, zaila. Usain arin samarrarekin, ez oso atsegina, zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, “pleuron”, “otós” hitzetatik, belarriaren antzeko kapela alboan jarrita, esan nahi du. Columbinus epitetoa latinetik dator, usoa esan nahi duen, “columba” hitzetik. Bere koloreagatik

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Zalantzarik gabe, Pleurotus ostreatus tipikoaren aldaera gisa onar daiteke, arre edo gris marroi kolorekoa inoiz ez gris-urdin kolorekoa.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Zuhaitzen enborretan, batez ere koniferoen egurretan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 353 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 471 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Pleurotus columbinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu