Play Misty for Me

Play Misty for Me (euskaraz Jar Ezazu Misty Niretzat) 1971ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako thirller piskologiko film bat da. Beraz gain, Jessica Walter, Donna Mills eta John Larch aktoreek antzeztu zuten.

Play Misty for Me
Jatorria
Argitaratze-data 1971
Jatorrizko izenburua Play Misty for Me
Mugimendua New Hollywooda
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Honen izena darama Misty
Ezaugarriak
Genero artistikoa crime thriller (en) Itzuli, crime film (en) Itzuli, misteriozko zinema eta Melodrama
Iraupena 98 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Clint Eastwood
Gidoigilea(k) Dean Riesner
Antzezlea(k)
Clint Eastwood
Jessica Walter
Donna Mills
John Larch
Jack Ging
Clarice Taylor (en) Itzuli
Don Siegel
Irene Hervey
James McEachin





[[Kategoria:Clarice Taylor (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
Ekoizlea Robert Daley (en) Itzuli
[[Kategoria:Robert Daley (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Malpaso Productions
Universal Studios

Ekoizpen-diseinatzailea Alexander Golitzen
Bestelako lanak
Musikagilea Dee Barton (en) Itzuli
Argazki-zuzendaria Bruce Surtees
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Kalifornia
Kanpo estekak

Jada aktore aski ezaguna zen Clint Eastwoodek zuzendutako lehenbiziko filma izan zen, ondorengo bere zuzendari ibilbide oparoari hasiera emnan ziona.

Film honetako Jessica Walter aktorearen antzezpen bikaina asko goraipatua izan zen, Emakumezko aktore onenare Urrezko Globoa - Drama sariaren izendapena jasotzeko adinakoa ere izan zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dave Garland (Clint Eastwood), Kaliforniako KRML katean gaueko ordu txikietan aireratzen den irratsaio bateko esataria da, Misty (Lainotsu) izeneko jazz abestia jartzen duen aldiro emakume misteriotsu baten zuzeneko telefono dei etengabeak jasotzen hasiko da. Behinola, taberna batean dagoela, Evelyn (Jessica Walter) izeneko emakume batek Davekin multiletan egin eta biak emakumearen apartamentuan amaituko dute.

Baina Davek gau bateko abentura bat zela uste zuena, bizipen beldurgarria izaten amaituko du, emakume hark maitasun harreman baten hasieratzat jo eta Davek kalabaza ematean, hura gauero telefonoz deitzen dion emakumea eta mentalki desorekatua dagoela jabetu baita. Aldiz, emakumeak Daven ezezkoa gaizki hartu eta bakarrik eta engainatua sentituko denez, hasiera batean bere buruaz beste egiten saiatu eta ondoren Daveri etengabeko jazarpen jasangaitza egingo dio.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu