Pixels (2015eko filma)
Pixels (euskaraz Pixelak), 2015eko Chris Columbus estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. Adam Sandler, Kevin James, Josh Gad, Peter Dinklage, Michelle Monaghan, Brian Cox, Ashley Benson, Sean Bean eta Jane Krakowski aktoreek antzeztu zuten.
1980ko hamarkadan arcade aretoetako bideojokoei umorezko omenaldia egiten zaie, nagusiki Pac-Man, Space Invaders, Arkanoid, Galaga, Centipede eta Donkey Kong bideojokoei.
Argumentua
aldatuEstralurtarrek gizakiek espaziora jaurtitako denbora-kapsula batean arcade bideojokoen irudiak ikusi eta beren aurkako gerra aldarrikapen gisa hartuko dute. Will Cooper (Kevin James) AEBetako presidenteak orduan bere harutzaroko adiskidemin eta 1980ko hamarkadako arcade bideojoko aretoetako Sam Brennerri (Adam Sandler) laguntza eskatuko dio, azken hau gaur egun etxez-etxeko ikusentzunezko sistemen instalatzaile bezala lan egiten du. Brenner, Eddie Plant (Peter Dinklage) eta Ludwlow Lamonsoff (Josh Gad) 1980ko hamarkadako arcade bideojokoetako espezialistek estralurtarren aurka borrokatu eta Lurra nahiz Gizateria salbatzeko talde xelebrea osatuko dute.
Aktoreak
aldatu- Adam Sandler: Sam Brenner
- Anthony Ippolito: Sam Brenner, 13 urterekin, 1982an
- Kevin James: Will Cooper, AEBetako presidentea
- Jared Riley: Will Cooper, 13 urterekin, 1982an
- Michelle Monaghan: Violet van Patten, teniente kolonela
- Peter Dinklage: Eddie Plant
- Andrew Bambridge: Eddie Plant, 13 urterekin, 1982an
- Josh Gad: Ludlow Lamonsoff
- Jacob Shinder: Ludlow Lamonsoff, 8 urterekin
- Brian Cox: James Porter almirantea
- Sean Bean: Oficial Hill ofiziala
- Jane Krakowski: Jane Cooper, AEBetako Lehen Anderea
- Affion Crockett: Dylan Cohan, sarjentua
- Ashley Benson: Lady Lisa
- Matt Lintz: Matty
- Lainie Kazan: Mickey Lamonsoff
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)