Pistoiako bataiotegia
Pistoiako bataiotegia Pistoia hirian (Toscana, Italia) dagoen eraikin erlijioso katolikoa da, bataoitegi bat. Italiako Erdi Aro eta Pizkundeko beste bataiotegi handi eta ikusgarrien tradizioan, eraikin nabarmenetakoa da. Italieraz zenbait izenekin ezagutzen da, San Giovanni in corte edo San Giovanni Ritondo, adibidez. 21. mendean egun kultur ekitaldietarako erabiltzen da.
Pistoiako bataiotegia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Toscana |
Probintzia | Pistoiako probintzia |
Italiako udalerri | Pistoia |
Koordenatuak | 43°55′59″N 10°55′02″E / 43.933113°N 10.917088°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1361 |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Pistoia (en) |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza del Duomo |
Estilo gotikoko bataiotegi hau eraikitzeko erabakia 1303an hartu zen. Bi koloreko marmolez osatutako kanpoaldea, oktagonala, Cellino di Nesek osatu zuen 1339 inguruan. Barriko pontea handia eta biribila da eta egitura lauki batean dago integratua, zeinak lau ertzetan pontetxo zirkular txikiagokoak dituen.[1] Kupularen teilatuak profil piramidala sortzen du erpinean okulua estaltzen duen linternarekin. [2]
-
Portaleko eskulturak.
-
San Giovanni Battista, San Joan Bataiatzailea, Andrea Vaccaren lana.
-
Pontea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Comune of Pistoia, short entry.
- ↑ Pistoia e il suo territorio: Pescia e i suoi dintorni: guida del forestiero, by Giuseppe Tigri, Tipografia Cino, Pistoia (1853): page 147-148.