Ponte (kristautasuna)

Artikulu hau ur bedeinkatuaren ontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ponte (argipena)».

Pontea ur bedeinkatua duen ontzi bat da, elizaren sarreran egoten dena, kristauek handik eskuko hatzamarrak busti eta aitarena egin dezaten.

Altsasuko Jasokundeko Andre Mariaren elizako pontea.

MaterialakAldatu

Harrizkoak izan ohi dira ponteak, baina beste material batzuetakoak ere izan daitezke, baita elementu naturalak erabili ere, hala nola maskor handiak, esate baterako Santa Eugenia elizan, Biarritzen; Burlatan, Hondarribian, Donostiako Artzain Onaren katedralean eta hainbat elizatan.

ErabilpenaAldatu

Elizaren sarreran, kanpoaldean (elizatarian) edo barruan (atetik gertu), horma edo zurabe batean egon daiteke. Ohikoena, eskuineko hatz luzea bertan bustitzea da.

« Eliz atarian gizon hark eskuineko hatz luzea eta bizkorra pontean sartu, Augustori ur bedeinkatua eskaini eta aitaren egin zuen »

—Laino; Miguel Unamuno[1]


Nafarroan, agoten bazterketaren garaian, elizetan ponte berezia izaten zuten eliza batzuetan. Ponte diskriminatzaile hori egon ezean, ezin zuten guztien ponteko ura atzamarrekin ukitu eta makila bat erabili behar izaten zuten[2].

Batzuetan egitura beregain eta handiagoa da, bataioak egiteko erabiltzen den eta horri ponte harri edo bataiarri ere esaten zaio.

Etxeko ur bedeinkatu ontziak ere badaude, elizatik hartutako ur bedeinkatuz bete eta bereziki etxeko ate edo ohearen ondoan, etxetik atera baino lehen edo oheratu nahiz jaikitzean aitarena egiteko.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Miguel Unamuno - Laino» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  2. «Agoteak» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu