Pirinioetako bidea (Via Pirinenca, katalanez) Gure Eskuk eta Assemblea Nacional Catalanak antolatutako autodeterminazioaren aldeko ekintza jendetsua izan zen, 2022ko uztailaren 2ko gauean burututakoa.

Ekimenaren funtsa Pirinioetako 300 tontor baino gehiago (Euskal Herrikoak, Biarnokoak, Aragoikoak eta Kataluniakoak) argiztatzea zen, mendikatearen mutur batetik (Jaizkibel mendia, Euskal Herrian) beste muturreraino, Creus lurmuturreraino (Katalunian), 440 kilometroetako argi-lerroa osatuz.

Ekimen honen bitartez nazioarteko arreta erakarri nahi izan zuten erakunde antolatzaileek, bi helbururekin: Euskal Herriko zein Kataluniako autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea, alde batetik, eta euskal zein katalan hizkuntzentzat eta kulturentzat begirunea eskatzea [1].

Ekimenean euskaldunek Euskal Herriko eta Aragoiko 154 tontor argiztatu zituzten, eta katalanek Kataluniako Pirinioetako gainontzeko guztiak. Bi izan ziren gau hartako topagune nagusiak: bat, Guils de Cerdanya-koa, Katalunian, eta bestea Jaizkibel mendia, Euskal Herrian [2].

Antolatzaileen esanetan Pirinioetako bidea Europako mendietan inoiz burutu den ekimen politiko handiena izan zen [1]. Milaka lagunek erantzun egin zioten deialdi horri, eta ez ziren gutxi bezperan joandakoak, gailur zailenetara garaiz iritsi ahal izateko [3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu