Partikulen fisikan, pioia (pi meson grezierazko izenaren laburdura) 1947an aurkitu ziren hiru partikula subatomikoren izena da: π0, π+ eta π. Pioia mesoirik arinena da.

Pioi
Elkarreraginakelkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza nuklear ahul, elkarrekintza elektromagnetiko eta grabitazio
AurkituaCésar Lattes (en) Itzuli, Giuseppe Occhialini (en) Itzuli eta Cecil Frank Powell 
Karga elektrikoa0 e, −1 e eta 1 e
Espina1

Oinarrizko propietateak

aldatu

Pioiek zero espina dute, eta lehen belaunaldiko quarkez osatuta daude. Goi quark batek eta behe antiquark batek osatzen dute π+ pioia, behe quark batek eta goi antiquark batek π pioia osatzen duten bitartean, lehenaren antipartikula dena. Goi quark-antiquark eta behe quark-antiquark konbinaketak π0 pioia osatzen dute bere antipartikula propioa dena.

π± mesoiak 139,6  MeV/c2ko masa du eta 2,6 × 10−8  segundoko batez besteko iraupena. Nagusiki muoi bat eta neutrino bat sortuz desegiten da.

 

π0 pioia apur bat arinagoa da, 135,0  MeV/c2eko masa eta batez besteko iraupen laburragoa duelarik, 8,4 × 10−17  segundokoa. Nagusiki bi fotoi sortuz desegiten da.

 

Nukleoen egonkortasuna

aldatu

Masa atomiko zehatz batetik beherako masa duten eta neutroi eta protoi kopuruaren arteko (zenbaki atomikoa) oreka duten nukleo atomiko gehienak egonkorrak dira. Hala ere, isolatutako neutroiak eta neutroi edo protoi gehiegi dituzten nukleoak ezegonkorrak direla jakina da.

Nukleoen egonkortasun honen azalpena pioietan dago. Isolatuki, neutroiak, elkarreragin nuklear ahularen bidez honako desegite hau jasan dezakete:

 

Baina nukleo atomikoaren barnean neutroi eta protoien arteko hurbiltasunak honako erreakzio hauek elkarreragin nuklear indartsuaren bidez askoz azkarragoak izatea eragiten du:

 

Honek nukleoko neutroiak uneoro protoi bihurtzea eragiten du, eta protoiren batzuk neutroi. Honek, (1) erreakzioa gertatzeko ia astirik ere ez du uzten, hala, nukleo atomikoetako neutroiak neutroi isolatuak baino egonkorragoak izatea azaltzen delarik. Protoi eta neutroien kopurua desorekatua badago, une bakoitzean neutroi gehiago egoteko aukera agertzen da, eta hala (1) erreakzioa gertatzea errezago izatea.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu