Barioi

Hiru quarkez osatutako hadroi-mota; spinaren balioa kontuan harturik (ez-osoa), barioiak fermioitarrak dira. Barioi ezagunenak protoia eta neutroia dira.

Barioiak (grezieratik eratorritako hizkia, barys "pisutsua") partikula subatomikoen familia bat dira, hiru quarkez osatuak. Atomoaren nukleoa osatzeagatik ezagunenak egiten zaizkigunak, neutroia eta protoia dira; hala ere, badira beste hainbat barioi desberdin, denak ere ezegonkorrak. Barioi izenaren jatorria garai batean pentsatzen zen baieztapen batetik dator, aurkituak izan zirenean gainerako partikulak baino masa handiagoa zutela uste zen.

Barioiek osatutako zortzikoa edo oktetoa.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu