Pinu-azal odoltsua (Stereum sanguinolentum) Stereaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio.

Pinu-azal odoltsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaStereaceae
GeneroaStereum
Espeziea Stereum sanguinolentum
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Fruktifikazioa: Resupinatua edo efuso-erreflexua, hasieran adabaki biribiletan hazten da, eta gero batzuk besteekin elkartzen dira. Efuso-erreflexu karpoforoetan pileoaren gainazala eremu zirkularrekin dago, pubeszentea da eta kolore zurixkakoa tindu zurixka-gamuza kolorekoekin. Himenoforoa leuna edo irregularki izurtua da, horixka, gris-arrosa, arre-okre kolorekoa, sarritan oliba koloreko tinduekin, ertzerantz zurbilagoa. Ertz zuria du gaztaroan, bihurgunetsua eta erabat mugatua. Alea freskoa denean, azazkalarekin hondatzean latex gorrixka bat exudatzen du.[2]

Etimologia: Stereum terminoa grekotik dator, solidoa, irmoa, zurruna, esan nahi duen "stereós" hitzetik. Sendotasunagatik. Sanguinolentum epitetoa, odola esan nahi duen "sanguis" hitzetik dator. Karpoforoak eremu gorrixkak dituelako, odol orbanak bezalakoak.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukalderako balio.

Nahasketa arriskua aldatu

Stereum gausapatum delakoarekin, hau haritzetan azten da. Stereum rugosum espeziearekin ere bai, hau hostozabaletan agertzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan zehar hazten da eta ugaria da, koniferoen zur hiletan, hala nola: Abies, Pinus, Picea, Larix, sarritan eroritako adar eta enborretan[3]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Mongolia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Japonia, Ekialdeko Afrika, Zeelanda Berria, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 591 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 434 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu