Pinotxa-kanpaitxoa (Mycena seynesii) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Mycena genero guztia, ez da jangarria.

Pinotxa-kanpaitxoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena seynesii
Quél., 1877

Sinonimoa: Mycena seynii.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm arteko diametrokoa, konikoa, kanpai itxurakoa, amaieran zabaldua titi batekin, ertz ildaskatua, arrosa-lila kolorekoa edo marroi-grisaxka, argiagoa ertzean.

Orriak: Gutxi, zabal, libreak, arrosa argi kolorekoak, ertz ilunagoarekin, marroi-gorrixka.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 - 8 cm-koa, mehea, makurra, hauskorra, arrosa-lila zurbil kolorekoa edo arrosa-grisaxka; erraboil luzanga eta ilelatza.

Haragia: Mehea, hauskorra, lila zurbila edo zurixka; fruta usainekoa eta arbiaren zaporekoa.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin luze mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Espezie nahastezina da bere bizileku eta tamainagatik. Mycena strobilicula espezieak izeien pinaburuetan udaberrian ateratzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Oso ohikoa da itsas pinutik (Pinus pinaster) eroritako pinaburuetan, baita pinu arruntaren (Pinus radiata) pinaburuetan ere.

Banaketa eremua aldatu

Portugal, Espainia, Euskal Herria, Frantzia, Benelux eta Sardinia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 271 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 270 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu