Antidepresibo
depresioaren kontra erabiltzen den farmakoa edo agentea. Oro har, nerbio-sistema zentraleko noradrenalina- eta serotonina-mailak igoarazten dituzte
(«Pilula antidepresibo» orritik birbideratua)
Antidepresiboak sendagai psikoaktibo familia handi bat da. Batik bat erabiltzen dira depresio asalduretan, baina baita bestelakoetan, distimian, nahasmendu obsesibo-konpultsiboan, min kronikoan, elikadurarekin eta loarekin lotutako arazoetan eta abar. Bakarrik edo konbinazioan beste medikazio batzuekin batera hartu daitezke.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
1950eko hamarkadan sortu zituzten lehenengoak, triziklikoak izenekoak. AEBetan antidepresiboak sendagairik salduenak izan ziren 2013an, eta joera bera erakutsi dute Erresuma Batuan eta mundu garatuaren beste hainbat tokitan ere. Generoari dagokionez, emakumezkoak dira erabiltzaile gehienak.
Sailkapena
aldatuIndikazioak
aldatu- Depresio asaldurak.
- Distimia.
- Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa.
- Min kronikoa.
- Elikadurarekin lotutako asaldurak.
- Loarekin lotutako asaldurak.