Paroxetina

konposatu kimiko

Paroxetina[1] serotoninaren birkaptazioaren inhibitzaile selektiboen klaseko antidepresiboa da, neurotransmisorearen kontzentrazio sinaptikoa areagotzen duen ekintza duena. Depresio nagusia, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, antsietate-nahasmendu soziala, izu-nahasmendua, trauma osteko estresaren nahasmendua, antsietate-nahasmendu orokortua eta menstruazioaren aurreko disforia-nahasmendua tratatzeko erabiltzen dute.

Paroxetina
Paroxetine Structural Formulae V.1.svg
Formula kimikoaC19H20FNO3
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C1CNC[C@H]([C@@H]1C2=CC=C(C=C2)F)COC3=CC4=C(C=C3)OCO4
MolView3D eredua
Konposizioanitrogeno eta karbono
Masa molekularra329,143 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaPaxil (en) Itzuli, Pexeva (en) Itzuli eta Brisdelle (en) Itzuli
Tratatzen dunahasmendu obsesibo-konpultsibo, elikadura-nahasmendu, neurotic disorder (en) Itzuli, Izu-nahasmendu, fobia sozial, trauma osteko estresaren nahasmendu, Antsietate-nahasmendu orokortu, antsietate-nahasmendu eta herstura
Interakzioakisocarboxazid (en) Itzuli, phenelzine (en) Itzuli, procarbazine (en) Itzuli, (±)-deprenyl (en) Itzuli eta tranylcypromine (en) Itzuli
Elkarrekintzasolute carrier family 6 member 4 (en) Itzuli
Hartzeko bideaaho bidez
HaurdunaldiaAustralian pregnancy category D (en) Itzuli eta US pregnancy category D (en) Itzuli
Rolaselective serotonin reuptake inhibitor (en) Itzuli, Cytochrome P-450 CYP2D6 Inhibitors (en) Itzuli eta second-generation antidepressive agents (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyAHOUBRCZNHFOSL-YOEHRIQHSA-N
CAS zenbakia61869-08-7
ChemSpider39888
PubChem43815
Reaxys7467879
Gmelin7936
ChEMBLCHEMBL490
EC zenbakia682-717-4
ECHA100.112.096
MeSHD017374
RxNorm32937
UNII41VRH5220H
NDF-RTN0000148335
KEGGC07415 eta D02362
PDB Ligand8PR
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Albo-ondorio arrunten artean daude zefalea, bertigoa, logura, ahoaren lehortasuna, apetitu-galera, gehiegizko izerdia, insomnioa, goragalea, ahuleria neuromuskularra, idorreria eta beherakoa. Oso ohikoak ez diren kontrako erreakzioen artean daude urduritasuna, antsietatea, dardara, parestesiak, mialgiak, palpitazioak, basodilatazioa, jarrera-hipotentsioa, libidoaren murrizketa, inpotentzia eta hematomak.[2] Sortzetiko eritasun bat izateko arrisku txikiekin ere lotu daiteke.[3][4] Abstinentzia-sindromea ohikoagoa izan daiteke paroxetinarekin klase bereko beste antidepresibo batzuekin baino.[5] Ikerketa batzuek haur eta nerabeen pentsamendu eta joera suizidekin lotu dute paroxetina.[6]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
  2. (Gaztelaniaz) Rodriguez Carranza, Rodolfo. (2013). Vademécum Académico de Medicamentos. Mexiko Hiria: McGraw-Hill, 509 or..
  3. (Ingelesez) «Committee Opinion No. 354: Treatment With Selective Serotonin Reuptake Inhibitors During Pregnancy» Obstetrics & Gynecology 108 (6): 1601–1604. doi:10.1097/00006250-200612000-00058..
  4. (Ingelesez) Yonkers, Kimberly A.; Blackwell, Katherine A.; Forray, Ariadna. (2014). «Antidepressant Use in Pregnant and Postpartum Women» Annual review of clinical psychology 10: 369–392. doi:10.1146/annurev-clinpsy-032813-153626. ISSN 1548-5943. PMID 24313569. PMC 4138492..
  5. (Ingelesez) Hosenbocus, Sheik; Chahal, Raj. (2017-3-6). «SSRIs and SNRIs: A review of the Discontinuation Syndrome in Children and Adolescents» Journal of the Canadian Academy of Child and Adolescent Psychiatry 20 (1): 60–67. ISSN 1719-8429. PMID 21286371. PMC 3024727..
  6. (Ingelesez) Apter, Alan; Lipschitz, Alan; Fong, Regan; Carpenter, David J.; Krulewicz, Stan; Davies, John T.; Wilkinson, Christel; Perera, Philip et al.. (2006). «Evaluation of Suicidal Thoughts and Behaviors in Children and Adolescents Taking Paroxetine» Journal of Child and Adolescent Psychopharmacology 16 (1-2): 77–90. doi:10.1089/cap.2006.16.77. ISSN 1044-5463..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.