Pilotalekuko zina (margolana)

Pilotalekuko zina (frantsesez, Le Serment du jeu de paume) Jacques-Louis Davidek bukatu gabe utzitako margolana da, 1790etik 1794ra bitartean egina.

Pilotalekuko zina
Jatorria
Sortzailea(k)Jacques-Louis David
Sorrera-urtea1791
IzenburuaLe serment du Jeu de Paume
Mugimenduaneoklasizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta tinta
Dimentsioak400 (altuera) × 660 (zabalera) cm
Genero artistikoagroup portrait (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMuseum of the History of France (en) Itzuli
BildumaRubens Room in the Louvre (en) Itzuli
InbentarioaMV 5841
Historia
ErakusketakSalon of 1791 (en) Itzuli

Frantziako Iraultzako gertaerak goraipatzeko asmoz, Jacques-Louis Davidi eskatu zitzaion koadro bat egin zezan. Alabaina, 1793rako, Frantziako bizitza politikoa aldaturik zegoen, eta margolan honetan agertzen diren zenbaitek protagonismoa galduta zeukaten dagoeneko, edo baten bat traidoretzat hartua ere bazen.

David ahalegindu zen protagonista bakoitza ezagut zedin, aurpegi errealistak taxutuz. Orobat, bildutakoen bozkarioa islatzen du margolanak, ia-ia erabatekoa, salbuespena baita Joseph Martin-Dauch, eskuinetako behealdean dagoena. Ia aho bateko mugimendu horrek erdiko figura (Jean Silvain Bailly) du elkargune. Haren inguruan, herri osoa, batasun nazionala irudikatuz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu