Pilota 1992ko Olinpiar Jokoetan
1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan pilota txapelketa ospatu zen laugarrenez eta, oraingoz, azkenekoz. Lehendabizikoan (1900ean hain zuzen ere) pilota kirol olinpiko moduan jokatu bazen ere, 1992an (1924 eta 1968ko Olinpiar Jokoetan bezala) pilota kirol erakusgarri gisa jokatu zen eta hainbat kategoriatan gainera[1].
TxapelketaAldatu
DatakAldatu
- Hasiera: 1992ko uztailaren 25a
- Bukaera: 1992ko abuztuaren 5a
LekuaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabilioia»
Antolatzaileek Vall d'Hebrongo Olinpiar Pabilioian eraiki zituzten:
Gainera 30 metroko luzera zuen frontoia berregin zituzten.
MotakAldatu
Bost izan ziren:
- Zesta punta
- Frontenisa (emakume eta gizonak)
- Eskuz binaka (trinketean)
- Larruzko paleta (trinketean eta frontoi motzean)
- Gomazko paleta (trinketean eta frontoi motzean)
- Eskuz banaka (frontoi motzean)
- Eskuz binaka (frontoi motzean)
Estatu parte-hartzaileakAldatu
Mota bakoitzean 1990ean Kuban izandako Munduko Pilota Txapelketen lau herrialderik onenek parte hartu zuten. Hala ere, Estatu Batuek parte hartzeari uko egin zutenez, batzuetan bostgarrenak ere hartu zuen parte ordezkari gisa.
Hona hemen taldeak:
EmaitzakAldatu
Modalitatea | Frontoia | Urrea | Zilarra | Brontzea |
Zesta punta | 54 m. | Konpa, Atain, Zelaia, Oianguren | Bordes, Etxeberri, Etxaluze, Abadoberri | Valdes anaiak, Ugartetxea |
Frontenisa, Gizonak | 30 m. | Salazar anaiak | Gonzalez, Anduiza | Velasco, Fite, Font, Roig |
Frontenisa, Emakumeak | 30 m. | Flores, Muñoz | Navarrete, Palacios, Ortiz, Martinez | Sabalza, Rollet, Claverie, Celan |
Eskuz binaka | Trinketa | Saldaña anaiak, Santamaria, Zea | Goñi, Larrañaga, Txoperena, Ruiz | Muskarditz, Kotabarren, Salaberri, Falxa |
Larruzko paleta | Trinketa | Elortondo, Abadia, Bizzozero | Mendiluze, Altadill, Ubanell, Egaña | Arenas, Cambos, Cazemayor, Petrissans |
Gomazko paleta | Trinketa | Ross Brothers, Romano, Miró | Lissar, Lasalle, Amadoz | Irizar, Pagoaga, Sagarzazu, Eginoa |
Eskuz banaka | 36 m. | Beloki, Baceta | Hirigoien, Mugida | Quesada, López Carrillo |
Eskuz binaka | 36 m. | Lujanbio, Balerdi, Balanza, Fernández | Juzan, Mutuberria, Bergara, Espil | Vera, Olivos, Izquierdo |
Larruzko paleta | 36 m. | Insausti, Juan Pablo, Tejada, Huros | Iniestra, Musi, Agirre, Mercadillo | Filippo, Huete, Canut, Elortondo |
Pala motza | 36 m. | Daniel, Garrido, Hernández, Araujo | Iniestra, Musi, Medina | González R., González V. |
DominakAldatu
Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Espainia | 5 | 3 | 2 | 10 |
2 | Mexiko | 3 | 2 | 2 | 7 |
3 | Argentina | 2 | 0 | 1 | 3 |
4 | Frantzia | 0 | 4 | 3 | 7 |
5 | Kuba | 0 | 1 | 2 | 3 |
6 | Venezuela | 0 | 0 | 0 | 0 |
Uruguai | 0 | 0 | 0 | 0 | |
Filipinak | 0 | 0 | 0 | 0 |