Pigalle auzoa (frantsesez Quartier Pigalle) Frantziako Paris hiriburuko 9. eta 18. barrutien artean zabaltzen den auzoa da. Toki turistikoa da sex shop, eta helduentzako antzokiengatik bereziki ezaguna. Bertan dago Moulin Rouge kabareta.

Pigalle
Opéra (9) eta Butte-Montmartre (18), Paris
Pigalle geltokia, Parisko metroa.
Administrazioa
Estatua Frantzia
Departamendua Île-de-France
Hiria Paris
BarrutiaOpéra (9)
Butte-Montmartre (18)
Geografia
Koordenatuak48°52′56″N 2°20′14″E / 48.882277777778°N 2.3373611111111°E / 48.882277777778; 2.3373611111111
Pigalle is located in Paris
Pigalle
Pigalle
Demografia
Bestelako informazioa

Izena aldatu

Jean-Baptiste Pigalle eskultorearen izena daraman plazaren inguruan zabaltzen den auzoa da.

Historia aldatu

1873an Divan Japonais kontzertu aretoa ireki zen auzoan. Bertan sona handia hartu zuen Yvette Guilbert kabaret abeslariak. 1889an Moulin Rouge kabareta ireki zen. Berehala izan zuen arrakasta Parisko aberatsen artean zirkoko ikuskizunetan oinarrituriko show extrabaganteengatik[1].

XX mende hasieran artista ugari bizi izan ziren bertan, Henri Toulouse-Lautrec marrazkilariaren estudioa bertan zegoen. Pablo Picasso eta Vincent van Gogh margolariak eta André Breton idazlea ere bizi izan ziren bertan aldi batez. 1928an Joséphine Baker dantzari estatubatuarrak Bretonen ondoko eraikinean ireki zuen night club-a eta 1937an Adelaide Hall kantari estatubatuarra izan zen La Grosse Pomme[2] (Sagar handia) kluba ireki zuena. Garai hartakoak dira Moon Rousse eta Caravan klubak ere.

1962an Grand-Guignol antzokiak ateak itxi zituen eta orain Erotismoaren museoa dago bertan.

Leku interesgarriak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Moulin Rouge® Official website. (Noiz kontsultatua: 2017-08-25).
  2. (Ingelesez) Bratkovich, Colin. (2014-05). Just Remember This. Xlibris Corporation LLC ISBN 9781483645179. (Noiz kontsultatua: 2017-08-25).

Kanpo estekak aldatu