Pierrette Prat i Galindo
Pierrette Prat i Galindo (Tautavel, 1927ko otsailaren 28a – Bartzelona, 2014ko uztailaren 5a[1]) kataluniar moja klaratarra izan zen. 1987tik 2007ra Pedralbes monasterioko abadesa izan zen.
Pierrette Prat i Galindo | |||
---|---|---|---|
1987 - 2007 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pierrette Prat i Galindo | ||
Jaiotza | Tautavel, 1927ko otsailaren 28a | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Heriotza | Bartzelona, 2014ko uztailaren 5a (87 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | moja eta abadesa |
Bizitza
aldatuPierrette Prat i Galindo Tautavelen jaio zen 1927an. Aita frantziar laiko militanteak gogaituta[2], 30 urterekin ihes egin zuen etxetik. 1957an Pedralbeseko monasterioan sartu zen, eta bertan bizitza guztia eman zuen. 1957tik 1987ra Kataluniako klaratar komentuetako presidente federala izan zen, eta 1987tik 2007ra Pedralbesko monasterioko abadesa[3].
Lan asko egin zuen Vatikanoko II. kontzilioaren erabakiak praktikan jartzeko[4]. Beti defendatu zuen udal agintarien aurrean monasterioaren kontserbazioa eta zaintzea, baita publikoari irekitzea ere. Monasterioaren dokumentazioaren digitalizazioaren bultzatzailea ere izan zen[5]. Hainbat itzulpen egin zituen frantsesetik gaztelaniara eta katalanera[1].
2014ko uztailaren 5ean hil zen. Xavier Trias Bartzelonako alkateak esan zuen «jendearekiko maitasun handia eta Kataluniarentzat etorkizun hobea izateko gogoa» zuela, eta «kataluniar kultura eta identitatea zaintzearen aldeko apustua eta Pedralbes monasterioaren kontenplazio-bizitza publikarako irekitasunarekin uztartzeko nahia» azpimarratu zuen[6].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Katalanez) «Pierrette Prat i Galindo» Enciclopèdia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Katalanez) Romero, Ester; Grané, Francesc. «Pierrette, m'estimes?» Catalunya Cristiana 2014-07-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-13) (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- ↑ (Katalanez) «Mor l'exabadessa del monestir de Pedralbes Pierrette Prat» Ara 2014-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Katalanez) Barrete, Glòria. «Mor Sor Pierrette, una abadessa que va interioritzar l'obertura del Vaticà II» Catalunya Religió 2014-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Katalanez) Mumbrú, Jordi. «Les monges clarisses digitalitzen l’arxiu» Diari 20 minutos 2006-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
- ↑ (Katalanez) «L’alcalde expressa el condol per la mort de la germana Pierrette Prat i Galindo, abadessa del Monestir de Pedralbes durant gairebé 20 anys» Servei de Premsa 2014-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).