Pierre Barbizet
Pierre Barbizet (Arica, Txile, 1922eko irailaren 20a - Marsella, Frantzia, 1990eko urtarrilaren 19a) frantses piano-jotzailea izan zen.
Pierre Barbizet | |||
---|---|---|---|
1963 - 1990 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Jean Claude Barbizet | ||
Jaiotza | Arica, 1922ko irailaren 12a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Marseilla, 1990eko urtarrilaren 19a (67 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Thiers (en) Conservatoire à rayonnement régional de Marseille (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | piano-jotzailea eta musika-irakaslea | ||
Jasotako sariak | |||
Musika instrumentua | pianoa | ||
Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen. 1948an, piano ikasketak amaitu eta lau urte geroago, Scheveningeko Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen, Herbehereetan. 1949an sari bat irabazi zuen Marguerite Long-Jacques Thibaud Lehiaketan. Piano-jotzaile gisa, musikagile asko eta deberdinen obrak interpretatu ditu, Emmanuel Chabrierren pianorako lanak bereziki; Barbizetek ezagutarazi du Chabrier, haren lan guztiak jo eta grabatu baititu. Gainerakoan, Beethovenen Biolin eta Pianorako Sonatak interpretatu eta grabatu ditu, besteak beste, Christian Ferras biolin-jotzailearekin batera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-08-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.