Pier Vittorio Tondelli
Pier Vittorio Tondelli (Correggio, 1955eko irailaren 14a - Reggio nell'Emilia, 1991ko abenduaren 16a) italiar idazlea izan zen. Laurogeiko hamarraldiko idazle aipagarrienetako bat.
Pier Vittorio Tondelli | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Correggio, 1955eko irailaren 14a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Reggio nell'Emilia, 1991ko abenduaren 16a (36 urte) |
Heriotza modua |
berezko heriotza: death from AIDS-related complications (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak |
ikusi
|
IMDb | nm2322865 |
1980an egin zuen debuta literaturaren munduan Beste libertino batzuk kontakizun-bildumarekin. Gero, hiru eleberri idatzi zituen: Pao Pao (1982), Rimini (1985) eta Gela bananduak (1989). Kazetari eta saiakera-idazle gisa egin zuen lana Weekend postmodernoa (1991) liburuan dago bilduta. Garrantzi handiko lana egin zuen, orobat, idazle gazteen koordinatzaile gisa; bi antologia apailatu zituen, gero ospe handia izango zuten idazle gazteen lanekin.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.