Pholiota scamba Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pholiota scamba
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota scamba
M.M.Moser, 1986

Sinonimoa: Pholiota scambus, Paxillus helomorphus var. scambus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 cm inguruko diametrokoa, laster zabaldua, lehorra, zurixka, hareazko edo feltrozko errezelarekin, hau marruskadurengatik desagertzean nahikoa beix-okre antzeko kolorekoa, ertz apendikulatua.

Orriak: Zurbilak, glaukoz tindatuak, gero burdin kolorekoak.

Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko diametrokoa, antzeko kolorekoa, beix koloreko ezkata txikiekin eraztunera arte (errezel hondarrak).

Haragia: Mehea, zurbila.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua aldatu

Ekainetik urrira. Adartxoetan eta belar hondarretan, batez ere koniferoen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Groenlandia, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Pholiota scamba: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu